XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKARRI

Ogeita bost dira bildu al izan ditudan adizkiak.

Erriak orain esaten eztuenik bakar bat: zu maitatzeak lekarken eriotza I. 72-9.

Emen ere askotasuna adierazteko len erakutsitako ezmeza nabaritzen da: baten z darabil pluralidad objetiva orren ezaugarritzat, bestean zki ta tzi ere bai.

Erderazko los traen iru gisatara darabil: oriek dakazten zorrak I. 58-7, gure Lege garbi zuzenak dakazkien gauzak II. 232-18, aixola-gabeak dakartzien malurrak eta kalteak I. 45-3.

¿Malurr au Axularren gerotikoa otezuen oyartzuarrak? Vos los traíais ere beste iru gisatara: zuk... zenekazkien asmo galduez de los malos proyectos que traíais II. 316-28; lurreko gauzetara makurtuak zeneramatziela edo zenekartziela III. 234-1; eskutartean zenekartzen gauzak II, 42-12. os traen adierazteko batean dakar.

zakartzie, bestean zakazte: zere ontasun andiak zakartziela III. 239-12, onara zakazten egitekoak II. 287-8..

ERABILLI

Emezortzi baizik eztira aditz onen adizkiak, nik bilduak beintzat.

Askotasuna erakusteko Mendiburuk batean tza erabiltzen du, besteantzi ta noizbait z uts-utsik: inguruan darabiltza gau ta egun guziak I. 80-12, birtutez birtute garabiltzala III. 116-10; nik nere barren onetan nerabiltzan itzak I. 255-11, eguraldi gaistoak gaizki zarabiltza I. 217-9.

Aize berean darabiltzi bere odeiak I. 81-1.

¿zerk zarabiltzi zabiltzan eran, zere lan onetan ? I. 175-7; oñak nekez zerabiltziela II. 375-12..